Gipuzkoako Foru Aldundiak ia 13.000 euro emango ditu Ugarkalde eta Olabarrieta auzoa elkar lotuko dituen bidegorri zatia egiteko
Gipuzkoako Foru Aldundiak, herrialdeko bizikleta sarea zabaltzeaz eta sustatzeaz gain, udalerrietan bizikletaren erabilera areagotu nahi du, eta horretarako, udalentzako diru laguntza lerro bat zehaztu du. Diru laguntza horien helburua udalei bidegorriak egin ditzaten laguntzea da, era horretan mugikortasun iraunkorragoa lortzeko. Hala, Aldundiak 250.000 eurotako diru laguntzak bideratuko dizkie udalei, tartean, Oñatikoari.
Diru laguntza hauekin, udalak garatuko duen ekintzaren portzentaje bat lagunduko du Aldundiak, betiere %75eko eta 55.000 €-ko muga kontuan hartuta. Diru laguntzak lehentasun hurrenkerari jarraituz eman ditu Aldundiak, ezarritako guztizko zenbatekoa agortu arte. Oñatiko udalak, Ugarkalde eta Olabarrieta auzoa elkar lotuko dituen bizikleta eta oinezkoen bidea eraikitzako , 12.873.99 €ko diru laguntza jasoko du, aurrekontuaren % 3a pasatxo. Hori proiektuaren aurrekontuari erreparatuta, izan ere, martxan den lizitazio prozesuan ordaindu beharrekoa merkatu baitaiteke. 11 enpresa dira lizitaziora aurkeztu direnak eta eskaintza ekonomikoa izango da lanen esleipenerako irizpide nagusia.
Ugarkalde eta Olabarrieta auzoaren sarrerarainoko bidegorri zatiak 800 bat metroko luzera izango du. Errepide nagusiaren ertzean eraikiko da. Bidegorriak hiru metroko zabalera izango du eta errepidetik babesteko hesiak jarriko dira. Argiteria ere egokituko da.
Herri barruko bidegorri sarea osatzeko Oñatiko udalaren antzera, eskualdean, Aretxabaleta, Arrasate eta Bergarako udalek ere aldundiaren diru laguntza jasoko dute.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!