"Gerra eta iraultzaren ondorengo bizitza legala" izeneko lan bilera berria hasi da gaur Lege Soziologia Institutuan

Eta horixe da, hein handi batetan, mintegi honek duen helburua, ikerketa lanetan hasi berri direnak eta beteranoagoak diren akademiko zailduak elkartu eta beraien arteko harremanak sendotu, etorkizunean ere elkarrekin ikertzen jarraitu dezaten. Izan ere, gaur Oñatin hasi den bilera, slow scholarship deritzon proiektuaren amaiera izango baita, hau da, gidaritza edo tutore harremanak sortzea helburu duen proiektuaren amaiera.
Baina eztabaida edo ikerketa gaia bera ere garrantzitsua da: gerra eta iraultzaren ondorengo bizitza legala, esan bezala. Belaunaldi berrien kontzientzia juridikoan zelan eragiten dute zuzenbidearekiko esperientziek indarkeria orokor edo iraultza gertaera batzuen ondoren? Indarkeria giroak eraginda, erbesteratu beharrean dauden desplazatuek harrera estatu duten horretako legedia zein puntutaraino ulertzen duten edota traizioa edota leialtasun politikoa kontzeptu juridikoak gerra edo iraultzaren ondorengo estatuetan nola txertatzen diren eztabaidatzen ari dira, gaur goizaz geroztik unibertsitate zaharrean. Fokua, nagusiki, hego hemisferioan gertatu izan diren borroka eta iraultza egoeretan jarriko da.
Lege Soziologia Institutuko denboraldiko bigarren workshop edo lan bilera hau bihar arratsaldean amaituko da.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!