Gernika-Palestina herri ekimenari ia 5.000 euroko dirulaguntza eman dio Udalak
Hala egitea proposatu zuen udaleko langileen komiteak eta hala onartu zuen udalbatzak, aho batez, Osoko Bilkuran. 4.880 euroko dirulaguntza zuzena Gernika-Palestina herri ekimena sustatzen duen Mundubat GKEari ematea erabaki zen.
Gernika-Palestina herri ekimena iazko urrian jaio zen, Israel eta Palestinaren arteko gatazka larriagotu zenean. Geroztik, eta bereziki Gazan, Israelgo estatuak palestinarren aurkako genozidio ahaleginean aurrera darrai, milaka herritarren heriotza eta miloitik gora desplazatu eraginez. Krisi honetan gainera, kaltetuenak, haurrak dira. Giza hondamendia eta nazioarteko legediaren aurkako jardun iraunkorra salatzen du Gernika-Palestina ekimenak. Gernika-Palestina ekimenak hiru helburu nagusi ditu: Netanyahu nazioarteko epaileen aurrera eramatea, Gazan elkartasun proiektuak bultzatzea eta Palestinan gertatzen ari dena ikusaraztea.
Urritik hona Euskal Herriko txoko ezberdinetan manifestazioak, kontzentrazioak eta bestelako mobilizazioak egin dira eta guztietan, Palestinar herriarekiko sarraskia salatu da. Asteburu honetan bertan Berrizen eta Bakion ekintzak elkartasun ekintzak antolatu dira.
Zerbitzu publikoen kalitatea eta sektorean diharduten langileen lan-baldintzak hobetzeko eskatuz Udal langileek martxoaren 12an egin zuten grebaren ondorioz, nominetatik kendu zen dirua da Gernika-Palestina herri ekimenera, eta Mundubat GKEra bideratu dena.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!