turismoa
Geo-ibilbidea
2016/08/03
Abuztuaren 14ean, Aitzuloko begira geo-ibilbide gidatua izango da.
Aukera ederra Oñatiren inguruan ditugun bitxikeria geologikoak ezagutzeko. Oraingo honetan Aitzuloko begira gerturatuko gara urak ingurune karstiko hauetan sortu dizkigun berezitasunak ezagutzeko.
Araotzeko bailaratik zehar ibiliko gara, bertako ondare geologiko-etnografikora gerturatuz. Orkatzategiko hormetan zintzilik geratu den Aitzulo paleokobazuloaz gain Sandailiko koba ere ezagutuko da.
Tokia: Arrikrutz-Oñatiko kobetako APARKALEKUAN, 9:00tan Prezioa: 3€
Ekarri beharreakoa: Ibilbiderako erropa eta oinetako egokiak.
Informazio gehiagorako: 943 082000 / arrikrutz@onati.eus
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!