Igeltserotzako peoia aldi baterako kontratatzeko deialdia egin du Udalak
2025/04/16

Lanbideren bitartez zabaldu da lan eskaintza eta izen-ematea bide beretik egin behar da
Astean argitaratu da igeltserotzako peoi lanposturako oharra Lanbideren web atarian, izena emateko epea, apirilaren 25ean amaituko dela zehaztuta. Igeltserotzako peoi lanpostura aurkezteko oinarrizko hiru baldintza bete behar dira: eskola graduatua, Lanbide Heziketa edo pareko titulazio akademikoa izatea, B motatako gidabaimena eta 1. HEren maila, euskarari dagokionean. Formazio osagarria eta B2 edo 2 HE mailako euskara ezagutza izatea baloratu egingo da.
Udalak lanaldi osoko kontratua eskaintzen du, sei hilabeterako. Igeltserotzako peoia lehenbailehen kontratatu nahi da eta Lanbideko iragarkian maiatzaren 5erako jada lanean hastea aurreikusten dela zehazten da.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!