Gazteen emantzipaziorako diru-laguntza eskaerak nagusi dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean
14 gai jaso dira gaurko bilerarako lan zerrendan eta horietatik 9, herriko gazteek eskatutako udal diru laguntzak dira, etxebizitzaren alokairua arintzeko laguntza eskaerak. Urriaren 13an amaituko da Gazteen emantzipaziorako diru laguntza moduan ezagutzen diren hauek eskatzeko epea, eta eskaerak ugaldu egin ohi dira, eguna hurbildu ahala. Haurrak eta Gazteria batzordearen eskutik baita ere, jaietan ospatuko den gaztetxoen egunari dagozkion ekintzak azalduko dira. Irailaren 30ean ospatuko da Gaztetxoen eguna eta egitaraua gaztetxoekin elkarlanean osatzen da, proposamenak eginez eta horiek gauzatzen lagunduz. Jolasak, bazkaria, DJ saioa antolatu dira, besteak beste.
Kirolak departamentuak berriz, uztailean burutu zen Uda kanpainaren inguruko xehetasunak eramango ditu Gobernu Batzarrera, kanpainaren balorazioa eta likidazioa azalduko da. Araotz /Atxuri eskalada gunea berrekipatzeaz ere berba egingo da arratsaldeko bileran. Eta Kultura departamentuak Kultur etxearen fatxadak pintatzea proposatuko du.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!