Oñatiko udala

Gaur hasi dira lanean Lanbideren laguntzaz Udalak kontratatu dituen bi kale garbitzaileak

2024/12/09
Card image cap
Lau hilabeterako kontratua egin zaie, %100ko lanaldiarekin

  Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzetarako 2024ko Programaren baitan Udalak kontratatu dituen azken bi langileak dira gaur kale garbiketa zerbitzuan pioi moduan hasi direnak. Aurrez, azaroan, beste bi administrari laguntzaile hasi ziren. Programa honen helburua da laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboak lan merkatuan sartzea. Lanbidek dirulaguntzak ematen ditu aldi baterako kontratazio hauek gauzatzeko.

  Programa eskualdeko langabeei zuzenduta egon da, Lanbide eta Debagoieneko Mankomunitatearen babespean gauzatu delako, baina parte hartu duten eskualdeko udal bakoitzak bere baldintza propioak txertatzeko aukera izan du. Horrela, eta bi kale garbitzaile pioi hauen kasuan, Oñatin erroldatutakoak lehenestea onartu zen. 6 izan ziren deialdira aurkeztu ziren herriko langabeak baina elkarrizketara 5 joan ziren eta horien arten puntuaziorik altuena lortu duten biak dira gaur lanean hasi direnak. Elkarrizketan, lan esperientzia, euskara maila eta langabezian daramaten denbora egiaztatu eta baloratu zitzaien.

  Gaur lanean hasi diren kale garbitzaileek lau hilabetez arituko dira, apirilaren 8ra arte, lan jardun osoa betetzen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!