Gaur egingo du udalbatza berriak lehen osoko bilkura
2011/07/07
Ezohiko osoko bilkura izango da eta udalaren funtzionamenduarekin lotutako erabakiak hartuko dituzte. 19:00etan da.
Udalaren antolaketari begira hartu beharreko erabakiak hartuko ditu udalbatzak gaurko ezohiko osoko bilkuran. Hartuko dituen erabakien artean daude:
- Udal taldeen eraketa eta beraien bozeramaileen berri ematea
- Osoko bilkuren aldizkotasuna onartzea
- Batzorde informatzaile iraunkorrak eratzea
- Udalak erakundeetan izango dituen ordezkarien berri ematea
- Alkateari, zinegotziei eta alderdiei ordainduko zaiena adostea
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!