Oñatiko udala

Gaur amaitzen da Udalak aldi baterako bete nahi duen administraria lanpostura aurkezteko epe berria

2023/07/17
Card image cap
Izena lagun bakarrak izena eman duela zehazten da Lanbideren web atarian

  Hori delako izena emateko bide bakarra Toki Ekintzetarako Laguntzen programaren baitan betetzen diren aldi baterako lanpostuetarako. Ostiral arratsaldean lau lagun izena emanda zeudela ikusi dugu, orain bakarra agertzen da, pentsatzekoa da beraz,  baldintzak betetzen zituztenaren lehen galbahea pasa duela hautagai bakar horrek, baina epea bete arte ez da erabateko ziurtasunik izango.

  Gogoratu oinarrizko lau baldintza bete behar direla udalak aldi baterako bete nahi duen kontu hartzailetzako administrari lanpostura aurkezteko: Oñatin erroldatuta eta langabezian egotea, Batxilergoa, Lanbide Heziketa 2 edo baliokidea izatea eta euskarari dagokionean, C1, EGA edo 3.Hizkuntza Eskakizunaren maila izatea. Baldintza horiek beteta lan esperientzia eta formakuntza osagarria baloratu egingo dira; administrazio publikoan kontu-hartzailetzan aritu izana lehenetsiko da baina administrazio publikoan beste arlo batzuetan aritu izana edo sektore pribatuan administrari lanetan jardun izana kontutan hartuko da, baita, lanpostuarekin zerikusia duten ikastaroak egina izatea eta Excel eta Access IT txartelak izatea ere.

  2023ko Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako deialdian kontratatuko den kontu-hartzailetzako administrariari sei hilabeterako kontratua egingo dio Udalak, %50eko lan jardun partzialaz.

  Deialdiari buruzko argibideak eta izena emateko Lanbideren web atarian sartu behar da. Gaur da izena emateko azken eguna.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!