Gas ihesa izan da Martzelino Zelaia kalean, hodi bat apurtuta
Martzelino Zelaia kaleko irisgarritasun lanetan ari zen hondeamakina batek gas hodia apurtu du 10:50 inguruan. Ondorioz, gas ihesa gertatu da. Horrelakoetarako dagoen protokoloari jarraituz, udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira eta enpresa arduradunari abisua eman zaio, hornidura eteteko. Arazoa behin behinean konpondu da eta, une honetan, Kalegoiena 1eko bizilagunak daude hornidurarik gabe, gainontzeko eraikinen hornidura normaldu da. Lanean ari dira eta arratsaldean zehar konpontzea aurreikusten da.
Martzelino Zelaia eta inguruko bizilagunei etxeak aireztatzea eta gas galdara begiratzea gomendatzen zaie; hornidura etenda, zenbait gas galdara blokeatu egiten baitira, segurtasunagatik, eta itzali eta piztuta berriro martxan jarri behar izaten dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!