Gas hornidura normaldu da
Istripua Otadui zuhaiztian gertatu zen, Ulma Carretillas inguruan egiten ari diren lan batzuen ondorioz. Ustekabean, gas natural hoditeria nagusia zulatu zuten eta herriko hainbat zonaldetan hornidura moztu behar izan zen, arazoa konpondu bitartean. Gas natural hornidura berreskuratzen azkenak Otadui zuhaiztiko hainbat bezero izan ziren baina hauek ere, arratsalde-ilunkararako normal ari ziren.
Baina hornidura enpresan deiak jasotzen ari dira oraindik, gasik ez dutela esanez. Kasu horretan arazoa galdaran dago. Izan ere, segurtasunagatik, zenbait gas galdara blokeatu egiten dira hornidura eteten denean. Kasu horretan nahikoa da galdara itzali eta berriro piztu martxan jarri dadin.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!