Oñatiko udala

Garraio publikoko autobusak, astelehenean hasiko dira Aita Lizarralde kale inguruan egokitu diren geltoki berriak erabiltzen.

2012/07/04
Euskadi etorbideko geltokiak desagertuta, autobusa ez da erdigunetik sartuko.

  Geltoki eta zirkulazio aldaketa hori, esan bezala, hilaren 9an, astelehenean gauzatuko dira.
Geltoki berriak izango direnetan azken lanak egiten ari dira. Avenidatik kendu ziren markesinak jarrita, gaur ingurua margotu dute. Markesinetako kristalak garbitu eta jesarlekuak jartzea bakarrik falta da.
Astelehenetik aurrera autobus geltokia bertara aldatzea ere onartu du Diputazioak beraz, erabiltzaileei jakinaraztea besterik ez da falta. Euskadi Etorbidean eta geltoki berrietan aldaketaren berri emango duten oharrak jarriko dira.

  Gogoratu, San Lorentzo aldetik doazen autobusen geltokia, Kalegoiena inguruan jarri delaa eta San Lorentzorantz doazenentzat berriz, Aita Lizarralde kalean dagoen transformadore aldamenean. Kokapen berri honek hainbat aparkaleku kentzea eragin du baina aldi berean, Euskadi Etorbidean aparkaleku berriak sortuko dira aurreko geltokiek hartzen zuten lekua aprobetxatuz. Aparkaleku horiek ere gaur margotu asmo dituzte nahiz eta astelehenera arte ezin izango diren erabili.

  Astelehenean jada gauzatuko den geltoki aldaketa honen helburua, autobusak herrigunetik ateratzea zen. Portu kale ingurua eta bereziki Santa Marinatik Avenidarako lotura gunea estuak izaki autobusak bertatik bideratzeak arazoak sortzen zituen.

  Arazo hori konpondu eta bide batez garraio publiko zerbitzua arindu asmoz erabaki zen autobus geltokia Euskadi Etorbidetik Lizarralde kale ingurura aldatzea. Foru aldundiak hartarako baimena eman zuen. PESA garraio enpresak ere ez du oztoporik jarri eta aurrez egin beharreko egokitze lan guztiak kasik amaitu daudela erabaki da esan bezala, astelehenetik aurrera jada, aita Lizarralde kale inguruko autobus geltokiak martxan jartzea.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!