Garayko parke berria osatzeko itxitura egin eta eserlekua jarriko da erreka aldera
Orain aste gutxi amaitu dira Kasablankan, Garay enpresa ondoan, parkea birmoldatzeko lanak. Belar artifiziala jarri da, futbol edo saskibaloirako espazioa egokitu da, bi ate eta saskiekin, eta haurren jolaserako ziburua eta txirrista berriak ere jarri dira.
Baina jolas anitzeko espazio berri hori erreka ondoan dago eta pilotak uretara ihes egiteko arriskua dagoela ikusi da. Lanak osatzeko, erreka aldera, itxitura metalikoa egin eta jesarlekua egokitzea erabaki da.
Baloia errekara joan ez dadin, 58 metro luze eta bi metro altuera izango duen itxitura metalikoa jarriko da. Gainera, erreka ibilgua babesten duen petrila erabiliko da eserlekua moldatzeko. Birziklatutako plastikozko ohol edo taula modukoak erabiliko dira egungo hormigoiaren gainean jarri eta eserlekuak egokitzeko. Halako egitura luzea sortu asmo da, 23 metro luzeko plastiko oholak jartzea aurreikusten delako.
Garay enpresa ondoko parkea osatzeko lan hauek 4.473 ,68 €ko aurrekontua dute, BEZ kanpo.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!