Garagaltza auzoko hainbat eraikini eragingo dion argi mozketa egingo du Oñargik ostiral goizean

Hiru orduko argindar etena egingo du Oñargik ostiral goizean, erdi tentsioko 3. linean mantentze lanak egiteko. Argi etena 8:30etatik 11:30etara egingo da eta Garagaltza auzoko 10 eraikini eragingo die, konkretuki, 6, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 46 eta 47 zenbakidun eraikinei. Hiru orduko tarte horretan Oñargiren erdi tentsioko 3. linean mantentze lanak egingo dira eta lauzpabost zuhaitz moztuko dira, Santa Ana Komentuko altuerara kokatutako erdi tentsioko linea-eremua garbitzeko. Dagokion jakinarazpen oharra banatu da jada ostiraleko argi-mozketak eragingo dien Garagaltzako 10 eraikinetara. Aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen da.
Oñargik argindar hornidura sarean hobekuntza lanak egiten jarraitzen du, ustekabeko matxura eta argindar mozketak saihesteko helburuz. hauek zuzenki eragingo dieten hamar eraikinetara.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!