Oñatiko udala

Garagaltza auzoan eta Lezesarriko 5 etxetan ur mozketa berria izango da bihar goizean, 8:30etik 12etara.

2012/07/18
Ur deposituan kontadorea jartzeko lanak amaituko dira.

  Garagaltzako depositutik irteten den ura kontrolatzeko kontadorea jartzen ari dira. Lanak atzo hasi ziren eta bihar amaituko dira. Lan hauek egin ahal izateko, asteko bigarren ur mozketa egingo da eta aurrekoan bezala, Garagaltza auzoari eta Lezesarriko 28, 29, 30, 31 eta 32 zenbakidun eraikinei eragingo die. Bihar gainera, hornidura etena pitin bat luzeagoa izango da, goizeko 8:30etik 12ak artekoa.

  Gipuzkoako Urak enpresak, auzoetako deposituetan ur kontadoreak jartzeko plangintza osatzear du, oraingoz programatuta zeuzkan azken lanak bihar bertan amaituko dituzte Garagaltzako deposituan.

  Aurrez, gogoratu, ur depositutik zenbat ur irteten den kontrolatzeko kontadoreak Arantzazun, Uribarrin, Berezaon eta Larrañan jarri direla.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!