Oñatiko udala

Ganbara Faktoriako bi taldek Euskal Herritik kanpoko hitzorduak dituzte

2023/04/05
Card image cap
Ganbara Txiki abesbatzakoak Madrilera doaz bihar eta Ganbara Abesbatzakoak Ejea de los Caballerosen lehiatuko dira hurrengo asteburuan

  Ganbara txiki abesbatzako kideak hiru eguneko bidaia egingo dute Madrilera, musika eta aisialdia uztartuz. Pandemia aurretik egiten zituzten kultur irteerak berreskuratuko dituzte.

  Bihar goizean irtengo dira Madrila Ganbara txikiko 15 haurrak, piano-joleak eta bi arduradunek lagunduta. Madrilgo San Ignazio elizan kontzertua emango dute 20:00etan eta ondoren Euskal Etxean afalduko dute. Euskal Etxearekin elkarlanean antolatu dute biharko emanaldia. Ostirala berriz, Warner parkean emango dute eta larunbatean, Madril ezagutu eta Matilda musikala ikusi ondoren etxerako bidea hartuko dute.

  Ganbara Faktoriako talde nagusiak, Ganbara abesbatzak, lehiatzeko hitzordua beteko du hurrengo asteburuan, apirilaren 15eta 16an. Zaragozako Ejea de los Caballeroseko lehiaketak 50. urteurrena du eta aurreko edizioetako garaile izan diren estatuko 9 abesbatza gonbidatu dituzte, tartean, oñatiarrak. Maila handiko lehiaketa izango da, irabazleen artekoa, eta Ganbara abesbatzakoek gogotsu eta ilusio handiz joango direla adierazi dute. Lau obra abestuko dituzte, Josu Elberdinek propio moldatu dien Aldapeko kantua barne.

  Ejea de los Caballeros-eko lehiaketan oñatiarrekin batera beste bi euskal talde arituko dira: Gasteizko Vocalia eta Etxarri Aranazko abesbatza. Gainera, Gaztela-Leon, Galizia, Madril, Tenerife eta Valentziako beste sei talde lehiatuko dira, 6.000 euroko sari bakarra irabazteko helburuz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!