Oñatiko udala

Ganbara abesbatza Valentziara doa

2024/07/24
Card image cap
Benicassim-en eta Segorben kontzertu bana eskainiko dute

  Bihar abiatuko dira Ganbara abesbatzako kideak Valentzia aldera, bi jaialditan parte hartzeko. Benicassimen, La Soledat Sonora musika sakra zikloan kantatuko dute, ostiralean, eta Segorbeko XL. Abesbatzen Jaialdian, larunbatean. Bi kontzertuetan, Memorandum egitaraua eskainiko dute.

  Memorandum programak 15 doinu biltzen ditu: hiru, euskal sorkuntzak dira, eta gainontzekoak, nazioarteko konposatzaileen lanak, tartean, eliz-kantu batzuk ere bai. Ganbara abesbatzak Letonian, Jürmalako Nazioarteko Lehiaketan parte hartuko du, irailean, eta han eskainiko duen errepertorioko doinuak Memorandum programan jaso dira. Beraz, Valentziako bira Letoniako lehiaketarako prestatzeko baliagarria izango da.

  Domekan itzulerako bidea egingo dute Ganbara abesbatzako kideek eta, ondoren, oporrak izango dituzte, abuztu amaierara arte. Bueltan, entsegu garrantzitsuak izango dituzte hurrengo lehiaketara begira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!