Oñatiko udala

Gai ugari zerrendatu dira gaurko Osoko Bilkurarako

2025/03/27
Card image cap
2024ko aurrekontuaren likidazioa, termiten izurritea kontrolatzeko zerbitzua, hainbat langileren kontrataziorako programen luzapena edota dirulaguntza ezberdinetarako deialdiak aztergai izango dira

  19 gaiko zerrenda osatu da martxoko Osoko Bilkurarako. Horietako asko azpimarragarriak dira duten garrentziagatik. Hala, 2024ko aurrekontuaren likidazioaren inguruko azalpenak emango ditu udal kontu-hartzaileak eta, gai horri lotuta, aurtengo lehen kreditu aldaketarako espedienteen berri ere emango du.

  Iaz abiatu zen azterlan baten harira, bestalde, hirigune historikoan termiten izurritea kendu eta kontrolatzeko zerbitzua kontratatu asmo du Udalak eta hala proposatuko da arratsaldeko Osoko Bilkuran. Hainbat langileren kontratazioa ahalbideratu duten aldi baterako programa batzuk luzatzea ere proposatuko da: klima aldaketa eta energia-trantsizioko teknikariarena, lurralde antolaketako teknikariarena eta bi TAO kontrolatzaileena. Udal plantilarekin erlazionatuta, baita ere, Gaikuntza Nazionaleko Diruzainaren oinarri espezifikoak azalduko dira arratsaldeko bileran. Bestalde, Udaltzaingoaren barne araudia onartzea proposatuko da gaurko Osoko Bilkuran.

  Dirulaguntzen atalean, Landa Garapen departamentuak kudeatzen dituen dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartuta aurtengo deialdia egitea proposatuko da eta Auzotasun programa garatzeko hitzarmen markoaren edukia azalduko da. Aipatutakoez gain, ohikoa denez, aurreko asteetako alkate dekretuen edo Tokiko Gobernu Batzordeen akten berri ere emango da.

  18:30etan hasiko da martxoko Osoko Bilkura eta gogoratu, bilera irekia dela, interesa duten herritar guztientzat.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!