Gabonetan umeei zuzenduriko ekintza bereziak
![Card image cap](https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/berbia/albisteak/gabonetan-umeei-zuzenduriko-ekintza-bereziak/@@images/08df2ba3-284e-4c66-af90-e452426eec4a.jpeg)
Gabon hauetan txiki eta gazteek ekintza eta bisita bereziz osaturiko programa zain dute Oñatin. Zatoz eta hartu parte!
- Abenduak 27: ESPELEOTXIKI Arrikrutz-Oñatiko kobetan.
Arrikrutz-Oñatiko kobak ezagutzeko bisita berezia. Bisita arruntean iristen ez garen kobazuloko txokoak ezagutzeko aukera eta txikienek kobazuloa exploratzeko aukera paregabea.
6 urtetik aurrerakoei zuzendua.
- Urtarrilak 3: Saguzarrak: lagun ezkutuak.
Kobazuloko bisita berezia eta eskulan tailerra Arrikrutz-Oñatiko kobetan, bertako saguzarrak protagonista izango direnekoa.
Ordua eta lekua: 10:00tan Arrikrutz-Oñatiko kobetan.
Prezioa: 4€/umeko.
- Urtarrilak 5: "Oñati ezagutu" jolasten.
Txikienek, Oñati, bertako historia eta bitxikeriak ezagutzeko jolasak Oñatiko turismo bulegoak eta Txanda, merkataritza taldeak antolaturik.
Ordua eta lekua: 11:00tan Oñatiko Turismo Bulegoan.
Prezioa: dohainik.
Informazio gehiago. Email edo 943 78 34 53 telefonoan.
![](/++theme++oinati-theme/img/i_harpidetu.png)
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!