Gabonetako hiru saski zozketatuko dira azokan, abenduan
Berdura azokan postua duten ekoizle eta saltzaileen produktuz osatutako hiru saskiren zozketa egingo da Gabonetan.
Zozketarako txartelak abenduko lehen lau azoketan eskuratuko zaizkie bezeroei, azoka postu bakoitzean. Izena jarrita kutxa batean bilduko dira txartelak eta zozketa, abenduko azken astean egingo da. Helburua, hiru irabazleei saskiak abenduaren 29ko azokan banatzea baita. Egun horretan gainera, asteko azoka zuzeneko musikaz girotuko da.
Larunbateko azoka biziberritzeko ekimena da Gabonetako hiru saski zozketatzea. Era berean, urtarriletik maiatzera bitartean bertako ekoizleen produktuz hornitutako orga edo karrotxoak zozkatuko dira, hilero bat.
Asteko azokaz ari garelarik, gogoan hartu datorren astean merkatua ostiralean egingo dela, zapatua, abenduaren 8a, jai eguna izango baita.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!