Oñatiko udala

Gabonetako argiteria hizpide gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2023/11/16
Card image cap
Hainbat dirulaguntza eskaeraz eta Selma Huxley Barkham ikerketa bekaz ere argibideak emango dira

  9 puntuko lan zerrenda prestatu da arratsaldeko tokiko Gobernu Batzarrerako, aipagarria, Gabonetako argiteria jartzeko lanaren kontratua. Aurreko urteetan bezala, herriko hainbat gunetan argi apaingarriak jarriko dira, konkretuki, 7 kokagune zerrendatu dira lizitazio baldintzetan: kale Zaharra, kale Barria, Atzeko kale, Bidaurretako monasterio ondoko zuhaitza, Kalegoienako biribilgunea, Unibertsitate etorbideko biribilgunea eta Foruen enparantza. Kokagune bakoitzean jarri beharko diren argi arku eta bestelako elementu apaingarriak ere zehaztu dira. Oinarri horiek eskutan hainbat enpresetara jo da eskaintza bila eta jaso den erantzunaren berri emango da arratsaldeko bileran. Bide batez, lanen kontratua norekin egin erabakiko da.

  Dirulaguntza ezberdinen ingurukoak ere azalduko dira gobernu batzordearen gaurko bileran. Alde batetik, gazteen emantzipaziorako dirulaguntzen haritik jaso diren hainbat eskaera ebatziko dira. Bestaldetik, pertsona langabetuak kontratatzeko dirulaguntza eskaera bat ere aztertuko da.

  Selma Huxley Barkham ikerketa bekaren hirugarren zatia ordaintzeko proposamena ere egingo zaio gobernu taldeari gaurko bileran.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!