Felix Ibarrondori "Heckscher" nazioarteko konposizio saria eman diote New Yorken
Felix Ibarrondo konpositore oñatiarrak lortu du New York estatuko Itaka hirian banatzen duten Heckscher nazioarteko konposizio saria, klarinete eta pianorako idatzitako Clair-Obscur obrarekin. Ameriketako hiri horretan bertan jasoko du Ibarrondok saria datorren urteko udaberrian. Ekitaldian, Richard Faria klarinete jotzaileak, saritutako obra interpretatuko du.
Aspalditik Parisen bizi zen musikari oñatiarrak, aitarekin, Antonino Ibarrondorekin hasi zituen musika ikasketak. Adituen esanetan, Ibarrondoren musika-lanak oso landuak dira eta tresnak oso modu aberatsean erabiltzen ditu. Adierazkortasun handiko estiloa du, oso modernoa, frantses maisuen eragin garbia erakutsiz baina aldi berean, euskal jatorria ere antzematen zaio. Izen handiko konposatzailea da bereziki Frantzian. Hogeitik gora disko kaleratu ditu.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!