Oñatiko udala

Familia-justizia digitala aztergai da Lege Soziologia Institutuan

2018/04/19
Card image cap
Mintegia gertatu duten akademikoek lan talde egonkorra osatzen dute eta 2011an ere Oñatin elkartu ziren

  Lege-Soziologia Institutuko mintegi zientifikoen denboraldia arrakastaz hasi zen pasa den astean. Gaur eta bihar, egutegiko bigarren mintegia egingo da eta Familia-justizia digitala gaia jorratuko da.

  Lege soziologiari dagozkion esparru ezberdinak lantzen dituen lan talde egonkorra da mintegia antolatzeaz arduratu dena. Argitalpen ugari ekoiztu dituzte elkarrekin, tartean Ingalaterrako Hart argitaletxe ospetsuaren Oñati bildumako hainbat lan.
Aurreko liburuan, Delivering Family Justice in the 21st Century izenekoan, zuhurtasun ekonomikoaren eta politika neoliberalen garaietan gertatzen ari ziren aldaketak landu zituzten. Oraingoan, familia justizia digitala delakoa azkar gara dadin aipatu aldaketek zein testuinguru osatzen duten aztertuko dute. 25 aditu dira gaiaz hausnartzeko Unibertsitate zaharrean bildu direnak.

  Mintegiaren koordinatzaileetako baten esanetan estatuek atzera egiten jarraitzen dute lege-asistentziaren babes finantzarioari dagokion erantzukizunetan, familia-justizia sistema askotan, eta orain, sistema horiek presiopean daude, eskaera gero eta handiagoa delako. Gauzak horrela, familia-gatazketako aldeek gero eta gehiago jotzen dute boluntarioen laguntza edo zuzenbide-heziketa zerbitzu publikoetara, aholkularitza zerbitzu eta webguneen bitartez. Zuzenbide-profesionalen rola nola aldatzen ari den ere aztertuko da mintegi honen baitan. Izan ere, garai batean oso zurrunak ziren muga profesionalak desagertzen edo leuntzen ari direla antzeman baitute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!