Euskaraldirako dinamizatzailea kontratatu nahi du Euskaltzaleen Topaguneak Oñatin
Oñatin Euskaraldia ekimena dinamizatzeko langilea kontratatu nahi du Euskaltzaleen Topaguneak. Dinamizatzaileak egunean lau ordutako jarduna beteko du eta bost hilabeterako kontratua egingo zaio, urtarrilaren 7tik ekainaren 6ra. Tarte horretan Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanaren arduradun izango da eta, bestek beste, zeregin hauek izango ditu: herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu eta prestakuntza eskaini; Euskaraldiko herri batzordea eratu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatu eta dinamizatu; tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu; entitateen lanketa planifikatu eta garatu; herritarren eta entitateen izen-ematea antolatu; herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikaratu aktibatu eta prestatu eta balorazioa egin eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
Euskaraldirako dinamizatzaile lanpostura aurkezteko hainbat baldintza zehaztu ditu Euskaltzaleen Topaguneak: euskara maila egokia izatea, idatziz eta ahoz; Oñati eta eskualdea ezagutzea; euskaltzalea izan eta euslagintzaren ezagutza izate; jendeaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna eta eragiletzarako gaitasuna izatea; kudeaketarako gaitasuna, lanerako autonomia maila altua eta ordutegi malgutasuna izatea. Gainera komunikazio alorreko ezagutza izatea eta gidabaimena eta autoa izatea ere baloratuko da.
Interesa daukanak curriculuma bidali behar du, abenduaren 8a baino lehen. Aldi baterako lanpostu honen iragarkia www.lansarean.eus ataritik zabaldu da eta curriculumak bertatik helarazi daitezke edo zuzenean topagunera, honako helbide elektronikora: jon@topagunea.eus
Euskara erabilera aktibatzeko Euskaraldia ariketa da eta hasieratik udazkenaren amaieran egin den arren, 2025ean, udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era. Oñatin ekimena dinamizatzeaz arduratuko den pertsona kontratatzeko deialdia egin berri da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!