Oñatiko udala

Euskal Herriko Emakume Pentsiodunen Biltzarrean parte hartu dute hainbat oñatiarrek

2023/10/20
Card image cap
Zaintza ardatz duen dekalogoa onartu dute

  Euskal Herriko emakume pentsiodunen hirugarren batzarra egin da Bergarako Seminarixoan, goizean. Hainbat oñatiarrek  parte hartu dute. Zaintza izan da aztergai nagusia eta zaintza zerbitzu publikoa aldarrikatuko da berriro. Baina zaintzaren eta emakume pentsionisten beste kezka batzuk ere eztabaidatu dira: emakumeengan jartzen den zaintza karga; karga horrek emakumeen lan jardunean, soldatan eta pentsioetan duen ondorioa eta genero arteko pentsio arrakala, besteak beste.

  Batzarraren amaieran dekalogo bat onartu da. Zaintzeko eskubide unibertsala, zainduen eskubide ak eta autonomia bermatzeko zainketak, kalitatezko zaintza zerbitzu publikoak, hurbileko eta komunitatearen partaidetza dutenak eta lan baldintza duinetan diharduten langileak dituztenak aldarrikatu dira. Zaintza emakumeen edo familien kontua edo betebeharra ez dela eta gizonen erantzunkidetasuna eskatu da. Eta aitortu gabeko zaintzaile izan diren emakume gutztientzat pentsio duinak eskatu dira.

  Bergaran eztabaidatu eta onartu den dekalogoak azaroaren 30eko greba orokor feministaren eskaerekin bat dator, puntu gehienetan. Hala, Euskal Herriko emakumen pentsiodunek bat egin dute datorren hileko greba deialdiarekin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!