Etxeko ospitaleratze zerbitzuak 10 urte bete ditu Debagoienean
Etxeko ospitaleratze zerbitzuak 6500 bat ingreso eta 63.500 egonaldi izan ditu hamar urte hauetan. Egunean, bataz beste, 30 gaixo artatzen ditu. Baina kopuruez haratago zerbitzuaren erabiltzaileek duten iritzia da garrantzitsuena eta alde horretatik, asetasun maila oso altua dela adierazi dute Debagoieneko ESIko arduradunek, zerbitzua erabili dutenen % 99ak etxean artatzeko aukeraz berriro baliatu nahiko litzatekela esan baitu.
Etxeko ospitaleratze zerbitzua egonkortuz joan da urtez urte eta egun, aukera erabilgarri eta egokia dela azpimarratu dute bailarako osasun arduradunek. Zerbitzua Arrasateko ospitaleko laugarren solairuan kokatuta dago eta bospasei medikuk eta sei erizainek osatzen dute. Herriz herri joateko lau ibilgailu elektriko erabiltzen dituzte. Erabiltzaileei dagokienean, gaixo kronikoak, patologia anizdunak eta zaintza paliatiboak behar dituztenak dira nagusi gaur egun.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!