Etxebizitza eta autokarabanetan lapurretak salatu dira azken egunotan
Aspaldi ez genuen lapurreten berri jasotzen baina azken astean halakoen salaketak pilatu direla adierazi digu Udaltzainburuak. Etxebizitza partikularretan zein kalean aparkatuta zeuden autokarabanetan sartu dira lapurrak.
Lehen salaketak ostegunean jaso zituzten, San Juan kaleko 22 eta 24 zenbakidun bebarruetatik. Aipatu eraikinetan dauden bi etxebizitzetan lapurrak sartu ziren. Gertatutakoaren berri eman zitzaien Ertzainei eta argiketa zerbitzuko teknikariak bertan egon ziren, aztarnak eta bestelako zantzuak topatu nahian.
Larunbat goizean berriz, San Martinen aparkatuta zeuden hainbat auto-karabanetan lapurreta egin izanaren abisua eman zitzaien udaltzainei. Bertaratuta, 9 karabanetan sartu zirela egiaztatu zuten eta guztietan leihatilaren bat apurtuta sartu zirela. Eraman aldiz, ezer aipagarririk ez zuten eraman, inguruan bizi direnen ibilgailuak izaki, gauzak etxera jasota kalean aparkatuta zeuden autokarabanak zirelako. Autokarabana gunean zeuden ibilgailuek ez zuten inolako kalterik izan. Kasu honetan kopurua da deigarria, lapurrak 9 ibilgailutan sartu zirelako, eta lapurtutakoaren balioa baino eragindako kalteak handiagoak izan zirela.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!