Oñatiko udala

Esteban Urzelai oñatiarrak zuzentzen duen Suhar koruak irabazi du Tolosako Abesbatzen Lehiaketa

2023/11/06
Card image cap
Bost sari jaso ditu guztira, tartean, Bulgariako Varnan ospatuko den Europar Sari Nagusirako txartela

  Folklore eta polifonia sailetan parte hartu du Suhar gizonezkoen koruak asteburuan Tolosako Nazioarteko Abesbatzen lehiaketan. Bietan lehen saria eskuratu dute, baina baita Publikoaren saria, Euskal obra baten interpretazio onenaren saria eta Txapelketako Kutxa Sari Nagusia ere. Horrela, Esteban Urzelai oñatiarrak zuzentzen duen koruak Tolosa ordezkatuko du Bulgariako Varnan 2024an egingo den Europar Sari Nagusian.

  Urzelairekin batera Oñatiko Ganbara Abesbatzako hainbat kidek osatzen dute Suhar gizonezkoen korua. Hori baita Suharrek duen ezaugarria, alegia, Euskal Herriko beste abesbatza batzuetan parte hartzen duten gizonek osatzen dutela.

  Asteazkenean, azaroaren 1ean kantatu zuen Suhar koroak Tolosan eta berau izan da aurtengo lehiaketan parte hartu duen euskal talde bakarra. Oso pozik eta amets betean dagoela esan du Esteban Urzelai oñatiarrak Tolosan bost sari jaso ondoren.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!