Esteban Kerexetaren erakusketa ikusgai dago Artziniegako Santxotena Museoan
Azaroaren 10a arte mantenduko da Artziniegako Santxotena tailer museoan Esteban Kerexetaren lanez osatu den erakusketa berria: Bizi guztia-Toda una vida. Erakusketa asteburutan irekitzen da, 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etatik 19:30etara, larunbatetan, eta 11:00etatik 14:00etara, igandetan.
Esteban Kerexetak material ezberdinak lantzen ditu: egurra, letoia, burdina, marmola eta material ezberdinak konbinatuta ere artelanak sortzen ditu. Azkenaldi honetan, kolorea ere sartzen hasi da. Artista fina da eta xehetasunak zaintzen dituena. Bizitza osoan zehar sortutako 60 artelan pasa eraman ditu Artziniegara, Teresa Fraguak komisariatzen duen erakusketa honetarako. Pasa den asteburuan ireki zen eta azaroaren 10era arte ikusgai egongo da Santxotena museoan, esan bezala.
Kerexeta eta Santxotena museoaren arteko harremana aspaldikoa da, oñatiar artista museoak duen munduko jaiotzen bilduma ikustera hurbildu zenean hasi zen. Ordutik, berak sortutako jaiotza bat oparitzen die urtero. 2018an ere, Kerexetaren lanak biltzen zituen erakusketa izan zen Santxotena museoan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!