Eskolatxon ogia egiten hasi dira berriro, asteburuan
Urtarrilaren 1eko arratsaldean, hain zuzen ere, izan zen sutea Eskolatxo okindegiko labetegian. Labeko isolatzaileak su hartu zuen tximini hodiari ere eraginez, eta ondorioz, labea piztu ezinda, erabili ezinda egon dira bi aste eta erdiz.
Bitarte horretan Eskolatxo okindegia ez da itxi eta Irizarrek eta Zubillagako Ogizunek egindako ogia saldu dute. Aldi berean, labetegian erretako isolatzailea eta tximini hodia aldatu dituzte, instalazioak behar bezala prestatuz berriro. Larunbatean hasi ziren ogia berriro egiten eta saltzen Eskolatxon, betiko bezeroen pozgarri.
Zazpi langile daude Eskolatxon, okinak, banatzaileak eta dendariak kontuan hartuta. Azken bi aste eta erdian, banatzaileak eta dendariak normaltasunez aritu dira lanean, baina okinak, ogia ezinda egon dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!