Eskola Publikorako sarbidea bermatzeko eskatu dio Urgaineko komunitateak Hezkuntza Sail berriari
Eskola segregazioarekin amaitzeko helburuz matrikulazio sistema aldatu egin zuen Hezkuntza Sailak iaz. Baina seme-alabak eskola publikora eraman nahi dituzten herriko bi familientzat traba bihurtu dela salatu du Urgain eskolako komunitateak. Iaz, ezezkoa jaso zuten eta 2024-2025 ikasturterako onarpen prozesuan eskaera berritu dutenean, ezezkoa eman diete berriro eta ezin izango dituzte haurrak Urgain Herri Eskolan 3 urteko gelan matrikulatu.
Eskola publikoa denontzako dela eta harako sarrera edonorentzat bermatuta egon behar duela aldarrikatu zen ostiral eguerdian Oñatiko institutu aurrealdean egin zen agerraldian. Urgain eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek bat egin zuten herriko bi familien kasuaren berri eman eta babesa eta elkartasuna azaltzeko elkarretaratzean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!