Oñatiko udala

Eskaintza bakarra jaso da Herri Eguneko taloen taberna kudeatzeko

2023/07/11
Card image cap
Ostiralean amaitu zen eskaintzak egiteko epea

  Ezker abertzalearen izenean jaso da Kultur etxean Herri Egunean institutu aurrealdean jarri ohi den taloen taberna kudeatzeko eskaera. Bakarra izan da. Urteetan talde honek egin du herri tabernaren kudeaketa eta zeregin horretan jarraitzeko asmoa agertu du aurten ere. Herri eguneko talo-tabernaren kudeaketa hartuta, tabernaren horniketa eta ustiaketa osoa egin beharko du taldeak eta lortutako irabaziak berarentzat izango dira.

  Herri Eguna eta San Migel Bixamona eskutik etorriko dira aurten eta irailaren 30an ospatuko da. Talo taberna, ez da faltako!

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!