Oñatiko udala

Errepide mozketa eta autobus zerbitzuan etenak izango dira bihar arratsaldean, duatloia dela eta

2025/03/28
Card image cap
Trafiko mozketak hiru errepide ukituko ditu: Oñati eta Elorregi artekoa, Arantzazukoa eta Zañartukoa

  Bihar arratsaldean Oñatiko Duatloia jokatuko da eta bizikletako tartean lehiakideek Elorregiraino eta Urtiagaineraino joan beharko dutenez, Oñati eta Elorregi arteko GI-2630 errepidea trafikorako guztiz itxiko da 15:50etatik 18:10etara. Mozketa honek Zañartu inguruko errepideei ere eragingo die, kirolariek Santipillau igoko baitute. Arantzazurako GI-3591 errepidea ere itxiko 16:30etatik 17:30etara. Hori, herri inguruko errepideei dagokienean, baina herri barruan ere, tarteka zenbait kale trafikorako itxiko dira arratsaldeko 15:30ak eta 19:00ak bitartean, Bidaurretako biribilgunetik Kasablankako irteeraraino.

  Oñati eta Elorregi arteko errepidea ixteak Bilborako eta Arrasate eta Zumarraga arteko autobus zerbitzuetan eragingo du, autobusak ez direlako Oñatiraino iritsiko, duatloiak dirauen bitartean; Bilborako DG02 linea 18:15etan irtengo da Oñatitik eta 5 minutu ondoren iritsiko da San Prudentziora eta Arrasate eta Zumarraga arteko zerbitzua eten egingo da 15:30etatik 18:40etara. Ordu tarte berean, Elorregiko geltokia lekuz aldatuko da eta autobusak biribilguneko bazterbidean geratuko dira bidaiariak hartu eta uzteko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!