Oñatiko udala

Errepide mozketa eta autobus zerbitzuan etenak izango dira bihar arratsaldean, duatloia dela eta

2023/03/17
Card image cap
Gaueko autobus zerbitzua berriz, indartu egingo da, Debagoienatik ari gara-ren haritik

  Bihar arratsaldean Oñatiko Duatloia jokatuko da eta bizikletako tartean lehiakideek Elorregiraino eta Urtiagaineraino joan beharko dutenez, Oñati eta Elorregi arteko GI-2630 errepidea trafikorako guztiz itxiko da 16:30etatik 18:40etara. Mozketa honek Zañartu inguruko errepideei ere eragingo die, kirolariek Santipillau igoko baitute. Arantzazurako GI-3591 errepidea ere itxiko 17:00etatik 18:00etara. Hori, herri inguruko errepideei dagokienean, baina herri barruan ere, tarteka zenbait kale trafikorako itxiko dira arratsaldeko 16:00ak eta 19:00ak bitartean, Bidaurretako biribilgunetik Kasablankako irteeraraino.

  Oñati eta Elorregi arteko errepidea ixteak Arrasate eta Zumarraga arteko autobus zerbitzuan eragingo du, autobusak ez direlako Oñatiraino iritsiko, duatloiak dirauen bitartean.

  Gauean berriz, autobus zerbitzua indartu egingo dela jakinarazi du PESAk. Oñati eta Arrasate edo Leintz Gatzagara dagoen Gautxori zerbitzua bikoiztu egingo da 4:55etan eta 5:40etako zerbitzuetan, bi autobus jarriko dira aipatu ordutegietan eta ia 200 lagun garraiatzeko aukera izango da. Behin 5:40etako autobusak irtenda, hurrengoa, goizeko 9:55etan izango da. Gaueko autobus zerbitzua indartzea erabaki da biharko antolatu diren kontzertuetara inguruko jende asko etortzea aurreikusten delako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!