Oñatiko udala

Errepide-margotze lanak egingo dira bihar Euskadi etorbidean eta Santa Marina plazan

2022/03/08
Card image cap
Inguruak autoz hustu beharko dira

  Zoladura berria margotzea bakarrik falta da pasa den astean hasitako asfaltatze-lanak osatzeko eta biharko eguraldi ateria iragarri dela probestuko da horretarako.

  Trafiko seinaleztapen horizontalaz gain aparkalekuak ere markatuko dira. Horregatik, errepideak guztiz libre, autorik gabe egon beharko dira bihar goizerako. Hori jakinarazten duten kartelak jarri dira Euskadi etorbidean eta Santa Marina plazan, Elkar Hezi ikastetxe aurrealdean.

  Asfaltatutako guneak margotzera datozela probestuko da bestalde, enpresa arduradunarekin Ugarkaldera hurbildu eta bertan egin beharko liratekeen margotze-lanak zehaztu eta programatzeko. Ugarkalde auzoko goialdea, txaletak eraiki diren gunea, kasik margotu gabe dago nahiz eta ibilgailuen joan-etorria geroz eta ugariagoa den. Segurtasunez komeni da inguru horretan ere trafiko seinaleztapen horizontala margotzea, udaltzainburuak azaldu digunez. Baina bihar lan horien plangintza egingo da soilik

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!