Oñatiko udala

Errenta eta diru bilketa teknikari lanposturako lehen azterketaren emaitzak argitaratu dira

2016/03/21
Card image cap
Froga teorikoa egin zuten 4 hautagaietatik 3k gainditu dute

  Berez 9 lagunek zuten ostegunean egin zen lehen azterketa egiteko aukera, baina 4 bakarrik aurkeztu ziren eta esan bezala, 3k gainditu zuten. Emaitzak udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan ikusgai daude. Bide batez, azterketa berrikusi edo erreklamazioren bat aurkezteko epea zabalik dago bihar arte.

  Bihar hain zuzen ere, beste azterketaldi bat abiatuko da, Giza Baliabideak eta Antolakuntza teknikari lanpostua betetzeko oposizioa. 7 lagunen eskaerak onartu dira eta zazpiek azterketa teorikoa izango dute bihar, 9.30tan udaletxean. Krisia dela eta estatuko gobernuak, zuzenean udaleko giza baliabideei eragin dizkien hainbat neurri hartu zituen. Ondorioz, azterketa sakona egin behar da eta udalaren giza baliabideak egokitu eta antolatzeko tresnak behar dira. Horretaz arduratuko da Giza Baliabideak eta Antolakuntza Departamentuan eta errefortzu moduan kontratatuko den langile berri hau. Kontratua, aldi baterako egingo zaio.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!