Errekalden transformazio zentro berria jarriko du Oñargik, bihar arratsaldean
Transformazio zentro berria jarriko du bihar Oñargik Errekalde auzoan, 22-24 atarien inguruan. Zentroa instalatzeko garabi baten beharra izango da eta honek Errekalde auzoko trafikoan eragingo du. Auzorako igoera moztu egingo da 32 zenbakitik aurrera eta jaitsierako bideak norabide bikoitza izango du lanak egin bitartean. 14:30tatik 17:30tara, Errekaldera sartzeko ohiko bidea erabiliko da, Santa Marina plazatik gora, baina gero, auzoko eraztunaren behealdeko transbersala zeharkatuta, Errekalde 3tik gora bideratuko da. Urgain eskolatik behera doan bidea norabide bikoitzekoa bihurtuko da, hiru orduz.
Garabia jarri eta materiala deskargatu eta kokatzeko lanak egiteko lau aparkaleku ere libre utzi beharko dira, goranzko errepide zatian. Konkretuki, 3 aparkaleku libratuko dira Errekalde 37 eraikinaren ondoan eta beste bat Errakalde 22 eraikinaren ondoan. Aipatu aparkalekuak ez erabiltzeko kartelak jarriko ditu udaltzaingoak, bihar ingurua garbi geratu dadin.
Oñargik bere instalazioak eta argindar hornidura sareak hobetzeko ahaleginean jarraitzen du eta hurrengo lana, aipatu bezala, Errekalden transformazio zentro berri baten instalazioa izango da, ingurukoen etorkizuneko beharrei egoki erantzun ahal izateko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!