Oñatiko udala

Errekalde Herri Eskolako 1. solairuan erradiadore berriak jarriko dira baldin eta, Hezkuntza sailak udalak hartarako eskatu duen diru-laguntza ematen badu.

2014/01/14
Card image cap
Hezkuntza Sailak “Udalaguntza” izeneko diru laguntzak eman ohi ditu tokian tokiko herri ikastetxeetan hobekuntza lanak egin daitezen. Diru laguntza hauen bitartez egindako gastuaren % 60a estaltzen du Jaurlaritzak.

  Errekalde Herri Eskolan egiten hobekuntza lanak ikastetxeko zuzendaritzarekin adostu ohi ditu Udalak. Hala, aurten, zaharkituta geratu diren lehen solairuko erradiadoreak aldatzeko asmoa dago. Herri Eskolan aspaldikoa da hotz-bero desegokiaren arazoa. ALET taldeari, ikastetxeko lehen solairuko erradiadoreen azterlana egitea eskatu zitzaion eta zaharkituta daudela ez ezik, dituzten dimentsioak urriegiak direla ondorioztatu da. Aipatzen ari garen erradiadioreek 30 urte baino gehiago dituzte eta berotu beharko luketen gelen ezaugarriei erreparatuta, potentzia gutxiegi dute. Arazoa, erradiadoreak aldatuta konponduko litzateke.

    ALET taldeari berari, erradiadoreak berritzeko aurrekontua eskatu zitzaion. Ikastetxeko bigarren solairuan orain urte batzuk jarri ziren markako 36 erradiadore berri jartzeak ia 16 mila euroko aurrekontua luke. Baina Hezkuntza Sailetik gastuaren % 60a jasotzeko aukera dago. Hori jakinik, udalak, dagokion diru laguntza eskaera tramitatu du, zehaztuta, lanak, diru laguntza hori jasotzearen menpe egongo direla. Hau da, laguntzarik jaso ezean ez direla egingo.

  Hezkuntza Sailaren babes ekonomikoa lortuko balitz, lanak, abuztuaren 31a baino lehen hasi beharko dira eta abenduaren 31rako amaitu. Egokiena, dena den, udako oporretan egitea litzateke. Oraingoz, dena den, egingo ote diren ere ezin dugu esan. Udalak, aipatu bezala, lanak egitea Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jasotzearen menpe edo arabera utzi baitu.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!