Erreka bazterrak garbitzeko auzolanean 30en bat lagun aritu dira
Erreka bazterrak garbitzeko auzolana indartuta itzuli da, iazko hutsunearen ondoren. Udal arduradunak pozik eta eskertuta agertu dira, adin guztietako herritarrak batu zirelako auzolan deialdira, larunbat goizean. Ekitaldiak helburu bikoitza zuen: erreka bazterrak garbitzea eta halako lanen, eta, orokorrean, auzolanaren garrantziaz sentsibilizatzea. Deialdiak izandako erantzun zabalarekin pozik eta auzolanean parte hartu dutenekin eskertuta azaldu dira udal arduradunak.
30 lagun inguru hurbildu ziren larunbat goizean plazara, eta taldeka, erreka bazterrak gune ezberdinetan garbitzera joan ziren: Eskolatxo ostetik plazara bitartean; parrokiatik Arboleda tartean; Kasablankan, Garaytik parkera arteko bidean eta Zubillagan, Elorregirako bidean hainbat talde aritu ziren erreka bazterrean zeuden hondakinak eta landare inbaditzaileak erretiratzen. Era guztietako objektuak jaso ziren: bizikletak, mikropatinak, aldamioak, komun bat, koltxoia, burkoa, plastiko pila… guztia plazan ikusgai jarri da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!