Oñatiko udala

Erdi tentsioko lineetako mantentze lanak egingo ditu Oñargik datozen egunetan

2025/01/27
Card image cap
Ordubeteko argi mozketa egingo da bihar Urrexola eta Zañartu auzoetako hainbat eraikinetan, otsailaren 4 eta 5ean, Olabarrieta auzoan

  Argindar hornidura hobetzeko hainbat lan egingo ditu Oñargik datozen bi aste hauetan, ondorioz, hiru argi mozketa programatu ditu, bihar eta otsailaren 4 eta 5etarko. Bihar, konkretuki, Lamiategiko zentralaren inguruan dagoen erdi tentsioko linearen garbiketa eta mantenu lanak egingo dira eta zuhaitz batzuk moztuko dira. Horrek, ordubeteko argi etena eragingo du hiru eraikinetan, Olate eta Lamiategiko zentraletan eta Miruerreka elkartea eta presa den Urrexola auzoko 1 zenbakidunean. Argindar mozketa 11:00etatik 12:00etara egingo da.

  Datorren astean, berriz, Olabarrieta auzora aldatuko dira lanak. 0218 deribazioa eta Olabarrieta III transformazio zentroaren arteko arma aldaketa egingo da eta horretarako, otsailaren 4an, ekipo elektronikoak konektatuko dira eta hurrengo egunean, otsailaren 5ean, deskonektatu. Maniobra hauek Olabarrieta auzoko hainbat eraikinei eta bidegorriko argiteria publikoari eragingo diete. Otsailaren 4an, goizeko 9:00etatik 9:45etara eta otsailaren 5ean, arratsaldeko 16:00etatik 16:45etara argindarrik gabe egongo dira: Olabarrieta auzoko, 44, 46, 62, 63, 64, 65, 66A eta B, 67, 68, , 73, 74, 75A eta B, 76, 78, 79, 80, 93, eta ur depositua eta bidegorriko argiteria publikoa.

  Bihar eta datorren asteko argi mozketen berri ematen duten oharrak banatu dira hauen eragin zuzena jasango duten eraikinetara.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!