Eraso sexisten aurreko informazio-telefonoa aktibatuko da San Miel Txiki eta Errekaldeko jaietan
Hasi dira auzo jaiak eta horiekin bat eginez eraso sexisten arretarako eta informaziorako telefono bidezko zerbitzua abiatuko du Udalak asteburuan. Eraso sexisten arretarako zerbitzua noiz eta nola egin adostu da herriko mugimendu feministarekin elkarlanean. Hala, San Miel Txikitan eta Errekaldeko jaietan arreta eta informaziorako telefonoa aktibatu da, ostiral eta larunbat gauetan. Egun bakoitzean telefonoa hamar orduz erabilgarri egongo da, 22:00tatik hurrengo goizeko 8:00ak arte. Jasandako erasoen erregistroa osatzea da helburua.
Eraso sexisten aurrean informazioa, aholkularitza eta akonpainamendua jasotzeko zerbitzua emango da 688 602 089 telefono zenbakian, bai zuzenean deituta edo idatziz. Eraso baten berri eman, edo halakoa jasan duenari nola lagundu jakiteko, herritar guztien eskura jartzen da telefonoa. Zerbitzuaren berri ematen duten kartelak kalean jartzen ari dira; asteburura begira, kale Zaharra eta inguruko kaleetan, maiatzeko azken asteburuaren atarian, Errekalde auzo inguruan ere bai.
Telefono bidezko arreta eta informazio zerbitzu hau urtean hainbat alditan aktibatzea aurreikusten da; iaz esaterako, maiatzean eta irailean ere aktibatu zen, Atzeko kaleko eta San Migel jaixetan. Herriko jai nagusitan aurrez aurreko zerbitzua ere eskaini zen.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!