Eraso matxistak salatzeko horma-irudia kiroldegian ipini dute
Kiroldegiko bi kantxen arteko horman ipini dute eraso matxistak salatu eta emakumeen askatasuna aldarrikatzen duen panel erdi-errea. Horma-irudi hori 2016ko azaroaren 25aren bueltan Emakumenganako Indarkeriaren Aurkako egunaren bueltan margotu zuten hainbat herritarrek, San Lorentzo eta Errekalde arteko tunelean. Muralaren leloa Libria izan gura dot, ez balientia zen, izan ere, Gorritxitxiko tunela emakumeentzako puntu beltz edo arriskutsu moduan identifikatuta baitzegoen.
Baina panelak ez zuen askorik iraun ezezagun batzuk erretzen saiatu baitziren. Orduan, tuneletik kendu eta egun batez plazan ikusgai jarri zen, ekintza salatzeko. Baina gorde egin zen eta berarekin zer egin gerora erabakiko zela iragarri zen.
Orain, ikur bihurtu den irudi hori kiroldegian jartzea erabaki dute herriko sare feministak eta udaleko Berdintasun sailak, gertakari haren azalpena jasotzen duen plaka batekin.
Etorkizunean, antzerako panelik berriro margotuko ote den ez da erabaki oraindik. Erdi erreta geratu zena, sinbolikoki, kiroldegian, kantxa urdinerako sarrera horman jarri da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!