Erabilgarri daude Errekaldeko aparkaleku adimendunak
Amaitu dira jada, Errekaldeko 29, 31 eta 33 zenbakidun eraikinen atzealdean 10 aparkaleku berri egokitzeko lanak eta horiek libre edo okupatuta dauden adierazten duen semaforoa egokitzeko lanak. Instalatu den sistema adimendu horretan dago berritasuna: aparkalekuak libre edo okupatuta dauden detektatzen duten sentsoreak jarri dira eta horiei lotutako semaforoa ere bai, aparkalekurik libre dagoen ala ez adieraziz. Modu horretan,gunera sartzeko alferrikako itzulia ematea saihesten da, eta aparkatzera doazen autoek soilik zeharkatuko dute espaloia, oinezkoen ibilia seguruago eginez. Ingecom sistemasek garatuko du aipatu sistema adimendua. Obra zibila berriz, Ugarte enpresak egin du.
Dagoeneko erabilgarri dauden 10 aparkaleku berri hauekin, auzotarrek adierazi duten aparkaleku falta arindu asmo izan du udalak, auzoan irisgarritasuna hobetzeko azken urteetan egin diren esku-hartzeekin bat eginda.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!