Erabilgarri dago jada Olabarrieta eta Murgia arteko ibilbideko komun publikoa
![Card image cap](https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/berbia/albisteak/erabilgarri-dago-jada-olabarrieta-eta-murgia-arteko-ibilbideko-komun-publikoa/@@images/164dc05c-e18f-4df5-8b32-63f5e0aca287.jpeg)
Inguruko urbanizazio lanak amaitzearen zain egon dira komuna ireki eta erabilgarri jartzeko. Atzo jada, bi banku jarri ziren eta atea ixteko giltzarrapoa kendu zen, komuna erabilgarri utziz. Aurrez iturri bat ere instalatu zen eta gunea mugatzeko heskaia landatu zen.
Aiastuiko errepide azpiko pasabide ondoko komunean ez ezik, Munazategi inguruan jarri zenaren alboan ere bankua jarri dute udal brigadako langileek.
2018an egin ziren Partaidetzazko Aurrekontuetan herritarren boto gehien jaso zuen inbertsioa izan zen komun publiko bana jartzea Torreauzo-Madalena eta Olabarrieta-Asentzio ibilbideetan. Munazategiko komuna urte hasieran instalatu zen eta Aiastui ingurukoa erabilgarri dago atzo arratsaldeaz geroztik.
Iturria: Oñati Irratia
![](/++theme++oinati-theme/img/i_harpidetu.png)
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!