Enpresen transmisio-prozesuan laguntzeko programa aurkeztuko da ostiralean, Mankomunitatearen egoitzan

ESKU-ALDATUZ ASLE -ren programa bat da, enpresa-transmisio prozesu bati epe-ertainean aurre egingo dioten enpresa eta negozioei zuzenduta, transmisio horretan laguntzeko helburua duena. Negozioaren salmenta edo jabegoaren erretiroaren aurrean, enpresaren transmisio-prozesuan laguntzeko diseinatu den doako aholkularitza aditu zerbitzua eskaintzen du programak. Enpresen iraunkortasuna eta enplegua mantentzea du xede nagusi eta edozein tamaina edo jarduera-sektoreko negozio edo enpresei zuzendutako zerbitzua da.
Debagoienan, Mankomunitateko Garapen Agentzia arduratuko da eskualdeko negozio eta enpresekin programa garatzen, beti ere, ASLE-rekin elkarlanean. ESKU ALDATUZ programak negoziatu, sortu eta finkatze prozesu guztian zehar doako aholkularitza eta laguntza eskaintzen du. Guzti hori lan metrodologia, ikuspegi pertsonalizatua eta diziplina anitzeko talde aditu batek gidatuta, trantsizio arrakastatsua bermatzeko.
Prozesua hiru fasetan banatzen da: hasierako egoera aztertu eta transmisiorako egon daitezkeen aukerak definitzeko laguntza, lehenik; proiektua negoziatu, sortu eta finkatzeko prozesuan aholkularitza pertsolanizatua eta laguntza, bigarrenez, eta proiektu berria finkatzeko akonpinamendua, azkenik. Programa Debagoienean kokatutako negozio edo enpresei zuzenduta dago, edonolako tamaina edo jarduera sektoretan dihardutela ere.
ESKU-ALDATUZ zerbitzuaren berri emateko aurkezpena antolatu da Arrasaten, mankomunitatearen egoitzan, martxoaren 7an, 10:00etan.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!