Oñatiko udala

Enpresagintza Fakultatearen eskaintza aurkezteko 12 ate ireki jardun egingo dira ikasturtean

2023/10/30
Card image cap
MUko kanpus eta fakultate ezberdinetan 149 saio egingo dira guztira

  Aurrez aurreko eta online bidezko saioak tartekatu dira 2023-2024 ikasturte honetan egingo diren ate ireki jardunen egutegian. Oñatin eta Enpresagintza Fakultatean programatu diren 12 saioak aurrez aurre beteko dira. LEINN edo Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduetarako seina ate ireki jardun antolatu dira. Lehenak, azaroaren 9an izango dira.

  Lidergo Ekintzailetza eta Berrikuntza graduaren inguruko lehenengo ate ireki jarduna azaroaren 9an egingo da, esan bezala, eta hurrengoak, abenduaren 14an, urtarrilaren 27an, otsailaren 22ean, martxoaren 14an eta apirilaren 20an izango dira. Urtarrilekoa eta apirilekoa goizez izango dira eta gainontzekoak, arratsaldeko 17:30etan hasiko dira.

  Enpresa administrazioa eta zuzendaritza graduari dagozkion ate ireki jardunak ere sei izango dira: azaroaren 9an, abenduaren 16n, urtarrilaren 27an, martxoaren 2an, apitilaren 20an eta maiatzaren 23an. Kasu honetan, azarokoa arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta gainontzeko bostak goizeko 11:00tan.

  Ate ireki jardun hauetan, formakuntza eskaintza aurkezten da eta instalazioak bertatik bertara ikusteko aukera dago. Jardunaldi bakoitza bi ordu ingurukoa izaten da eta zalantzak argitu daitezke graduetako arduradunekin, zuzenean parte hartzen baitute aurkezpenetan. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da MUko web atarira sartuta. Izen-ematea aktibatuta dago jada.

  MUren eskaintza zabalduz doa eta urtetik urtera formazio zentro gehiagotan antolatu ohi dituzte ate irekiak. Oñati, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Goierri eta Bidasoako campusetan, Basque Culinary Centerren eta Bilboko AS Fabrik zentroei Galarreta, Bartzelona, Malaga eta Madrileko eskaintzak batu zaizkio. Guztira 149 ate ireki jardun antolatu dira, azarotik maiatzera bitartean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!