Enpresa txikien digitalizazioa sustatzeko jardunaldiak antolatu ditu Mankomunitateak
Enpresa txiki eta ertainetan digitalizazioa sustatu eta teknologia berriak inplementatzea da egitasmo honen helburua. Baina lehen urratsa ezagutza da eta digitalizazioak norberaren negozioan nola lagundu dezakeen jakitea da eta horretarako gai ezberdinen inguruko 11 tailer antolatu ditu Debagoieneko Mankomunitateak eskualdean, maiatza eta ekainerako.
Zazpi gairen inguruko tailerrak antolatu dira: Sortu zure enpresaren kartelak, edukiak eta irudia CANVA erabiliz, Facebook eta Instagram tailerra hastapen eta maila aurreratuan, Google My Business, Sare sozialetarako bideoak sortu eta editatu mugikorra erabiliz, Identifikazio digitala eta Sare sozialetarako eduki erakargarriak sortu. Zazpi gai horietako batzuk bi tailer eta herri ezberdinetan eskainiko dira. Oñatin, esaterako, hiru egin ahal izango dira: Sare sozialetarako bideoak sortu eta editatu mugikorra erabiliz, maiatzaren 20an; identifikazio digitala, 21ean, eta sare sozialetarako eduki erakargarriak sortu, 22an. Baina interesa dutenek noranahi eta zer-nahiko tailerretara joan ahal izango dute.
Tailerrak doan izango dira baina izena eman behar da. Plazak mugatuak dira baina gutxieneko partaide kopuru bat egon beharko da, baita ere, tailerra aurrera eramateko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!