Oñatiko udala

Enpresa berriak sustatzeko dirulaguntzak ematen jarraitzen du Udalak

2024/04/10
Card image cap
Sortutako lanpostuak eta merkataritza negozio-lokalen alokairua babesten dira

  Enpresa berriak sustatzeko oinarri arautzaileak eta deialdia martxoaren 14an onartu zituen udal gobernu taldeak eta iragarkia astelehenean argitaratuta zabaldik dago eskaerak egiteko epea. Oñatin enpresa jarduera berri bat sortu edo eskuz aldatuta jarduerari jarraipena ematen dion orok eskatu dezake dirulaguntza, baldin eta, herrian erroldatuta badago, gutxienik, enpresa eratu baino sei hilabete lehenagotik. Sortzen den enpresa berriak ere Oñatin izan behar du egoitza soziala eta fiskala, eta lantokia bera ere bai.

  Enpresa berriak esanda, 2023ko urtarrilaren 1etik eta 2024ko ekainaren 30era bitartean alta emandako jarduerak ulertu behar dira, eta hori egiaztatzeko, Ekonomia Jardueraren gaineko Zergan alta eman zeneko data hartuko da kontuan. Dirulaguntza eskaerarekin batera, aipatu altaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Eskaerarekin batera presentatu beharko dira baita ere, Gizarte Segurantzako alta egiaztagiria, enpresa proiektuaren aurkezpena edo bideragarritasun azterlana eta dirulaguntzaren xede diren lanpostuen titularren nortasun agiriaren kopiak. Izan ere, hauek bat baino gehiago izan baitaitezke, eta Udalak, enpresaren alta ematen den momentuan, enpresaren sustatzaileek sorturiko lanpostu bakoitzeko dirulaguntza emango du. Orokorra, 1.500 euro lanpostu bakoitzeko da baina aktibitatea lehenengo sektorean sortuz geroz, bikoiztu egingo da, eta 3.000 euro lanpostuko emango da eta sustatzailea emakumea den kasuetan, %30 handituko da sortutako lanpostuari dagokion dirulaguntza. Puntu hau 2022an txertatu zen oinarrietan eta baita ere, merkataritza sektoreko lokalen alokairuak ordaintzeko laguntza lerroa; merkataritza jarduerari lortutako zerbitzua eman eta negozio lokala Oñatiko herri gunean kokatuta dagoen kasuetan, lehenengo urteko alokairu gastuak arintzeko udalaren dirulaguntza eskuratu ahal izango da, urtean 2.500 euroko mugarekin.

  Enpresa berriak sustatzeko dirulaguntzetarako 25.000 euroko partida gorde du Udalak. Eskaerak egiteko epea zabalik dago azaroaren 29ra arte. Iaz 7 eskaera jaso ziren eta 6 onartu ziren.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!