Oñatiko udala

Enplegua egonkortzeko udalak deitu zuen gizarte langile plaza betetzeko azterketaldia martxoaren 7an hasiko da

2024/01/03
Card image cap
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda gaur argitaratu da

  Enplegua egonkortzeko prozesuaren baitan udal plantilan jasota dauden sei plaza oposizio-lehiaketa sistemaz betetzea aurreikusi zen. Horietako bat gizarte langile plaza da. 59 lagun aurkeztu ziren hautaketa prozesura baina 57 bakarrik onartu dira, behin betiko zerrendaren arabera. Prozesutik kanpo utzi diren biek ez zuten eskaera sinatu eta ezta zegokien tasa ordaindu ere. Oposizio-lehiaketara onartu diren 57 hautagaiek martxoaren 7an izango dute azterketaldiko lehen proba, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu denez.

  Oposizio fasean bi proba egitea aurreikusi zen lanpostu deialdian baina praktikan bakarra osatu eta gainditu beharko dute hautagaiek, eskatutako euskara maila guztiek egiaztatu baitute. Martxoaren 7rako finkatu den azterketa teoriko-praktikoa izango da. Zati teorikoan, lanpostu deialdiarekin batera argitaratu zen gaitegi orokorraren inguruko galderak erantzun beharko dituzte. Zati praktikoan berriz, gai horien edukiei edota lanpostuaren egitekoei buruzko kasu praktikoak izango dira oinarri. Zati bakoitza bere aldetik baloratuko da eta biak gainditu beharko dira aurrera jarraitu ahal izateko.

  Enplegua egonkortzeko deitu ziren oposizio-lehiaketen inguruan lehen azterketak urtarrilaren 24an egingo dituzte brigadako pioi eta pioi-gidari plazak betetzeko prozesura onartu diren hautagaiek. Kale garbiketako pioi plazarako lehen azterketa otsailean egingo da eta zehazteke dago oraindik, administrari plaza betetzeko oposizio faserako hasiera data.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!