Enplegua egonkortzeko Udalak deitu zituen hainbat oposizio-lehiaketarako onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean atzo eta gaur argitaratu dira Enplegua egonkortzeko administrari, kale garbitzaile, brigadako bi pioi gidari eta gizarte langile plazetarako udalak deitu zituen oposizio-lehiaketetara aurkeztu eta onartu eta baztertu diren hautagaien behin behineko zerrendak. Prozesu bakoitzean arituko den epaimahaiaren berri ere ematen da.
Eskaera gehien administrari lanposturako jaso ziren, 110 konkretuki, baina 102 onartu dira. 8 lagun hautaketa prozesutik baztertu dira, behin behinean, eskaera orria ez zutelako sinatu, zegokien tasa ez zutelako ordaindu edo jaioteguna ez egiaztatzeagatik. Hutsune horiek bete eta erreklamazioetarako 10 lan eguneko epea ireki da, irailaren 27ra arte.
Enplegua egonkortzeko prozesuaren baitan, kale garbitzaile plaza ere bete nahi du udalak, oposizio-lehiaketa bidez. 14 lagun aurkeztu dira eta guztiak onartu dira. Eta hautagai guztiak onartu dira baita ere brigadako pioi gidari bi plaza betetzeko ere. 5 lagun aurkeztu dira.
Gaur berriz, gizarte langile plazarako onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira. 59 lagunek eman zuten izena eta 57 onartu dira; baztertu diren biek ez dute eskaera orria sinatu eta dagokien tasa ordaindu. Erreklamazioetarako epea irailaren 28an itxiko da, kasu honetan.
Zerrendak ikusgai daude udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!